XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaur egunean Espainia eta Frantziaren arteko pasa lekua Dancharinea hauzoan da.

Gaztelaniaz Dancharinea, frantsesez Dancharia; izen jatorra, berriz, Dantzariarena.

Berton bizi bait zen dantzari famatu bat: Joanes de Quirno, eta hortik du izena.

Felipe V.a Espainiako errege izatera etorri zenean, beraren aurrean dantzatu zen Joannes de Quirno, Donibane Lohizunen.

Dancharineako muga pasa eta berehala duzu Ainhoa.

Erdi Aroan gauza jakina da Lapurdi ingelesen pean egon zela.

Ainhoarrak, ordea, Urdazubi eta Zugarramurdirekin batean, Baztango bizkondearen menekoak ziren.

Herrixka tipia da Urdazubi, nahiz eta villa izena eduki.

Gaur egunean bostehunen bat lagun izango ditu.

Baina Erdi Aroan monasterio ospetsu bat zen herri honetan, Premonstratense Ordenakoa, eta hortik heldu zitzaion halako izena edo sona.

Txit jakingarria da monasterio honen kondaira eta xedea.

Erdi Aroan, Galiziako Konpostelan Jondone Jakueren hilobia azaldu zela eta, uholde baten pareko mogimendua sortu zen.

Erromesak tropelaka etortzen ziren Europatik Konpostelara erromerian.

Bide luze horretan arriskuz beterikako tokietan barna igaro behar izaten zuten.

Nafarroako erresuma pasoko lurraldea zen.